jueves, 3 de marzo de 2016

#tesiak #upvehu #hirigintza | Paisaia-ikuspegia eta bere lau dimentsioak

Paisaia-ikuspegia eta bere lau dimentsioak : metodo interpretatzaile konstruktibista baten proposamena Bilboaldeko hiri bazterreko Pasaia menditsuen kasuan aplikatua / Maider Elixabete Uriarte Idiazabal ; nazioarteko doktorego tesia, Marte Mujika Urteagaren zuzendaritzapean osatua.
[s.n.], [S.l.] : 2015
2 v. : il., planos / Bibliogr.: p. 363-407
Tesis UPV/EHU, Departamento de Arquitectura. Fecha defensa: 2015-10-07

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea -- Tesis y disertaciones académicas.
Arquitectura del paisaje
Paisaje -- Bizkaia.
Bilbao.
Sbc Investigación T-AR-URIARTE, M.
http://millennium.ehu.es/record=b1826118~S1*spi 
TEXTO COMPLETO | ADDI · UPV/EHU
https://addi.ehu.es/handle/10810/19084

This thesis is an account on the interpretation of the urban fringe landscape character. The problem it addresses is a combination between the theoretical conceptualization of said character that tends to be portrayed as problematic and/or generic, and the challenge it poses to landscape planning and renewal as an area that defies established place characterizations. Therefore, the dissertation tries to find a method that might serve to understand urban landscapes¿ aspects and formation by relying on qualitative features. It does so by formulating a plausible characterization and by interpreting documented social constructions.

The aim is to look for landscape structures and development trends that could become beneficial in building management and planning criteria that consider the specific character of urban landscapes. Namely the research started off with a proposal for the understanding of urban landscape character structured by three pillars; firstly, a theoretical standpoint that renders landscape as a socially constructed multi-layered and multi-dimensional concept, secondly, a design of an interpretation tool based on said constructivist theories, and thirdly the use of a specific case of urban landscapes.

The proposal develops a tool for landscape interpretation based on constructivist theoretical premises and proceeds to test it out using the case study landscape of Bilbao’s mountainous urban fringe. Adopting a reflexive research strategy, an interpretation method is worked out by following three main steps. The results are thus of two kinds; a first re-construction that can be considered an inventive and creative landscape understanding, and the second construction that conveys landscapes invisible structures and traits to understand its formation, as well as possibilities for its design, planning and management that complement the first characterization. The Landscape Perspective tool proposed by the thesis contributes with a constructivist approach to understanding urban fringe landscapes that could complement established place analysis procedures by using a wide and empathic interpretive approach to both tangible and intangible constructions of urban landscapes.


Itsasadarrak ez ezik, mendiak ere bereizten du Bilbo Handia.
Maider Uriartek, UPV/EHUko ikertzaileak, ‘Paisaia-ikuspegia' metodologia berri bat aplikatu du Bilboaldeko hiri bazterrean.
UPV/EHU, 2016-01-22
https://www.ehu.eus/eu/preview/-/journal_content/56/10136/5037508/1324421

Bilboaldeko mendi-magaletako paisaiak ez du zerikusirik hiriko edo nekazaritza eremuetako paisaiekin: berezko izaera du, baita garrantzia ere. Maider Uriartek, arkitektoa eta UPV/EHUko irakaslea, paisaia eraikuntza bat dela aldarrikatzen du, eta hori aztertzeko metodologia berri bat ('Paisaia-ikuspegia') garatu du.

Ikertzaileak metodologia berria probatu du Bilbo Handiko mendi-magaletan. Paisaia ikertzeko erremintak lau dimentsio integratzen ditu: nork eragin duen paisaian, nola irudikatu duen, zein ideiaren arabera eraldatu duen eta, ondorioz, zein elementu fisiko sortu diren.

«Oro har, paisaia eta natura elkartzen dira, gauza bera dela pentsatzen da-eta, baina, ikuspegi kulturaletik, modu ukigarrian eta modu ukiezinean, paisaia norbanakoak eta gizarteak eraikitzen duten kontzeptua bat da», azaldu du Maider Uriartek. Hain zuzen ere, paisaia natura gisa ikusten denean, eraikuntzarik ez dagoen toki batekin nahasten da normalean. Hala ere, Europako Paisaia Hitzarmenean beste esangura bat du: paisaia lurraldeko edozein eremu bat da eta, bertako pertsonek sortutako ulermen soziokulturalaren araberakoa, elementu naturalak edota artifizialak elkartzen ditu.

Maider Uriartek paisaiaren teoriak aztertzean, aurreko lau dimentsioak agentea, ideia, irudikapena eta elementuak) beste ikertzaile batzuek modu isolatuan lantzen dituztela konturatu zen. Beraz, UPV/EHUko arkitektoak hainbat teoria eta metodologia bateratzen ditu, paisaiaren izaera lantzeko; eta metodologia zehatz eta sistematikoa eratu du: Paisaia-ikuspegi tresna. Bere esanetan, «hiri-gune batekin edo baserri-paisaiarekin alderatuta, hiri-bazterrak galtzen ateratzen dira. Ez zaie izaera berezirik aitortzen, ez zaie balorerik ematen. Trantsizio eta hibridazio eremuak dira, eta, gehienetan, arazoak balira bezala landu ohi dira. Beraz, paisaia periferikoa ulertzeko "betaurrekoak" aldatu behar dira, beste logika bat baitauka».

Nahiz eta garrantzirik eman ez zaion eta ustez estetikoki interesik ez duen, «hiri-bazterreko paisaiak gure egunerokotasunean presentzia handia du», nabarmendu du irakasleak. Horregatik, bere metodologia aplikatuz, paisaiari buruzko saiakera egitea proposatzen du hiri bazterreko ezaugarri positibo potentzialak biltzeko, bizitza kalitatea hobetzeko eta bere izaera berezia nolakoa den ulertzeko. Horrela, paisaiak ordenatu, planifikatu eta diseinatzeko tresna erabilgarria izan daiteke, batez ere, iraganeko esperientzietatik etorkizuneko paisaiak eraikitzeko, eta plangintzetan eta lurralde antolaketan izaera hori islatzeko.

Bilbo ez da bakarrik itsasadarra
Paisaia interpretazio soziokultural bat denez, edozein motatako agentek eraldatu dezake. Tesi hori bere metodologian agerikoa da, baina, bere tesian, Maider Uriartek kasu zehatz eta ez ohikoa ere sartu du: Bilboko mendi magaletako paisaia. «Ahaztuta dauzkagun arren, mendi magalak ere hor daude. Itsasadarrak ez ezik, mendiek ere garrantzi handia izan dute Bilboren hazkuntza ekonomikoan. Baso, harrobi eta meatze guztiak aberastasun-iturriak izan badira ere, gaur ahaztuta daude elementu esanguratsu gisa, bai eta baztertuta ere gizarte-iruditegian.». Ondorioz, bazterreko paisaia bilakatu dira mendiak.

Metodologia aplikatzean, lehenengo pausoa landa-lan bat egitea izan zen. Bilboko hiri-bazterretan elementuak detektatu ditu, sailkatu eta datu-baseetan proiektuak, planoak eta dokumentazioa aztertu zituen, haietan Paisaia-ikuspegi tresnaren lau dimentsioak aztertzeko. Iturri dokumentaletan, batik bat, agentea eta irudikapena aztertu egin dira. Horrela, topatu du, besteak beste, Bilbon Foru Aldundiak, Altos Hornos de Vizcaya enpresak, eta meatzeen enpresek eratu zituztela hiri-bazterrak. Ordea, txabolek, baratza informalek, ez ohiko elementuek eta baserriek proiekturik edota egile ofizialik gabe ere daudela aurkitu du. Agente horiek ahotsik ez dute, izan ere, dokumentatuta ez daudenez, ahulagoak dira, eta, ondorioz, errazagoa da kentzea, ordezkatzea, garrantzi gutxiago ematea eta estetikoki ez onartzea.

Landa lanean baita dokumentazioa biltzean eta aztertzean ere, Bilbo Handiko hiri-bazterreko paisaiarekin lotuta 8 ikuspegi landu egin dira, hura osatzen duten geruza ukigarri eta ukiezinen adierazgarriak: tradizioa, baso-ustiapena eta meatzaritza baliabideak, oztopoa, oportunitatea, aisialdirako natur gunea eta bizitegi formalerako eta informalerako eremua. Emaitza gisa, dokumentazioaren bidez, mendiak ulertzeko beste hainbat ideia interpretatu dira. Esaterako, meatzaritzako dokumentazioa aztertzerakoan, mendi magalek generoa ere dutela uler daiteke. Askotan, meatzeek emakumezkoen izenak dituzte, hala nola Concha edo Carmen. "Era berean, paisaia ez da soilik bisuala". Beraz, hiri-bazterreko izaera hibrido berezkoa aldarrikatu nahi dut, eta izaera horren arabera paisaiok landu".

Erreferentzia bibliografikoa:
Uriarte, M. (2014): Urban Frigne Landscapes on Mountains, Magazine on Urbanism MONU, #20 Geographical Urbanism 20, 90-93.

Uriarte, M. (2015). "Hiri bazterreko paisaietara hurbilketa teorikoa". In Ikergazte Alegria, Iñaki, Latatu, Ainhoa, & Ormaetxebarria, Miren Josu (eds.), I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma (Durango, 13-15 Maiatza). Eibar: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).

Egileari buruz
Maider Uriarte Idiazabalek (Colchester, 1981). UPV/EHUko arkitekturan doktoreak Paisaiaren Ikuspegia eta bere Lau Dimentsioak: Metodo interpretatzaile konstruktibista baten proposamena Bilboaldeko hiri bazterreko paisaia menditsuen kasuan aplikatua nazioarteko tesia defendatu du. Marte Mujika Urteagak UPV/EHUko irakasleak eta Sören Schöbel-Rutschmann TU Munich unibertsitate teknikoko irakasleak zuzendu dute tesia. 2012-2013 artean ikerketa egonaldiak egin zituen University College London-eko Urban Lab-ean, baita TU Municheko Landscape Architecture and Regional Open Space (LAREG) katedran ere. ‘Aldiri. Arkitektura eta Abar' aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea da 2009tik. 2015etik irakasle lanetan dabil Arkitektura Saileko Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza jakintza arloan.

DOCUMENTACIÓN
No solo la ría, el monte también diferencia al Gran Bilbao.

Maider Uriarte, investigadora de la UPV/EHU, ha aplicado una nueva metodología (‘Perspectiva del paisaje') en la periferia del Gran Bilbao.
UPV/EHU, 2016-01-22
https://www.ehu.eus/es/web/guest/preview/-/journal_content/56/10136/5037508/1324421

No hay comentarios:

Publicar un comentario